+KE FLOW ESKOLA

Gainditu beldurrak, hobetu teknika, sentitu flowa. Zikloturisten Bizkaiko lehen teknifikazio-zentroa gara. Barakaldon dugu egoitza, eta adin eta maila guztietako pertsonei ematen diegu zerbitzu. Bi gurpilekiko pasioa duten rider esperientziadunek gidatzen dute eskola; lehenengo egunetik transmitituko dizkizute haien pasioa eta ezagutzak. Irakaskuntza-metodo propioa duen diziplina anitzeko taldea. Hainbat diziplinatan zure teknika hobetzeko diseinatutako ikastaroak: MTB, Enduro, DH, BMX eta Road. Zatoz guregana eta goza ezazu esperientzia honetaz ingurune txundigarri batean, Bizkaiko mendietan edo errepideetan bizikletaz ibili bitartean.