“ZERBAITETAN SINESTEN BADUZU, SARTU PLATOA ETA EGIN EZAZU”
+KE FLOW ESKOLAko zuzendaria. Aire Norte kirol-ekimenen enpresako CEOa. Hainbat zikloturismo-martxatan parte hartu du; besteak beste, hauetan: Burdinazko Pedalak, Altzairuzko Birika Bike Maratoia edo Iraupen Luzeko BIBE Transbizkaia. 10 urte inguru daramatza zikloturismoarekin harreman zuzenean. MTB ere egiten du eta, horretan dabilela, konturatu da biker ugarik bizikleten gainean duten teknika hobetu nahi dutela. Nola hartu bihurgune bat euskarririk gabe? Zein da posizio egokia lurrazal gorabeheratsu batean segurtasunez aldapa behera joateko? Zer egin behar dut behera noanean sentitzen dudan beldurra gozamen bilakatzeko?
+KE FLOW ESKOLA txirrindulariek txirrindularientzat egina